parallax background

Informazioa


FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Ikastaro honetan Eduardo Chillidaren figura eta lana ezagutuko ditugu. Euskal artista unibertsala izan zen Chillida, XX. mendeko eskultore handienetako bat. Chillidak aztarna ezabaezina utzi du arte historian, bai bere lurraldean bai nazioarteko mailan.

Bere obra, Euskal Herrian amestu eta gauzatuta, munduan zehar zabalduta dago gaur egun. Material ezberdinak landu arren, batez ere burdinari lotu zaio, burdina izan baitzen gehien erabili zuen materiala eta abstrakzio bidera eraman zuena. Espazioa da bere obraren gai nagusia, betiere materiarekin orekan. Etengabe ibili da espazioari galdezka, hutsuneari forma ematen. Gainera, Chillidak bere lanaren bitartez leku batean kokatzen gaitu, topaleku batean; eta espazio irekia den horrek orainarekin konektatzen gaitu. Ikastaro hau bidaia izango da, Chillidaren obra eta pentsamendua hobeto ezagutzeko. Chillidaren ibilbide biografiko eta profesionalean murgilduta, bere sorkuntza hobeto ulertarazteko asmoa pentsatuta dago.

HELBURUAK

- Eduardo Chillidaren irudia ezagutzea, euskal eskulturaren izen handienetako bat.

- Eduardo Chillidaren obraren eta pentsamenduaren ikerketan sakontzea.

- Euskal eskultore unibertsal horren ondarearen indarraz gogoeta egitea.

HARTZAILEAK

Ikastaroa hau artearekiko eta kulturarekiko interesa duten pertsonentzat pentsatuta dago, eta ez da aldez aurreko ezagutzarik izan behar.

METODOLOGIA

Ikastaroa 15 ordukoa izango da. Alde batetik, 6 saio online egongo dira eta bakoitzak 120 minutu iraungo ditu. Beste aldetik, 3 ordu bete beharko dira bidalitako etxerakolanekin. Azalpenak emateko aurkezpenak eta ikus-entzunezko euskarriak erabiliko dira.

Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu.

EGUTEGIA

Iraupena: 15 ordu (12 ordu online aurrez aurre eta 3 ordu ikasgela birtualetik kanpo).

Datak: Ostegunetan.

2023ko azaroak 9-16-23-30.

2023ko abenduak 14.

2024ko urtarrilak 11.

Ordutegia: 17:00-19:00.

ESKAKIZUN TEKNIKOAK

Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting

PREZIOA

Ikastaro hau doakoa da.

MATRIKULA IREKIA

Beharrezkoa da "Izen-ematea" atalean dagoen formularioa betetzea.

HIZKUNTZA

Euskara.

DATAK

Hasiera data:

2023ko azaroak 9.

Bukaera data:

2024ko urtarrilak 11.

Orduak: 15.

______________

Ikastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.


Kolaboratzaileak

Kolaboratzaileak