parallax background

Eduardo Chillida.

Materia eta espazioa. Bere lana eta pentsamendua.


Antolatzaileak:
3 logos UNED Centros Asociados
Babeslea:
Eusko Jaurlaritza logotipoa

Egitaraua - 15 ordu

1. Chillidaren biografia. Lehenengo urteak.


2. Maeght galeria eta bere unibertso artistikoa.


3. Euskal Herrira itzulia eta burdinaren ezagutza.


4. Materialitateak.


5. Obra publikoa. “Norberarena dena ia inorena ez da.”


6. Haizearen orrazia. Amets baten eraikuntza.


7. Omenaldiak.


8. Eduardo Chillida eta musika.


9. Marrazkiak, Collageak eta Grabitazioak.


10. Obra grafikoa.


11. Artista liburuak. Filosofia, poesia eta pentsamenduarekin elkarrizketak.


12. Chillida Leku. Artistaren lekua.


Nausica Sanchez (Hezkuntza eta ikerkuntza arduraduna Chillida Leku Museoan)

Nausica Sanchez (Irun, 1977) Historia lizentziatua eta Kultur Ondarean espezializatua da, Deustuko Unibertsitatean Kultur Kudeaketan graduondoa egin zuen eta baita Zaragozako Unibertsitatean Museoetako Hezkuntzan. 2002an Chillida Leku museoko hezkuntza-arloan hasi zen lanean, 2004an, artistaren dokumentazio-zentroaren ardura hartu zuen artxiboa eta liburutegia koordinatuz.

Eskultoreari buruzko hainbat erakusketa eta argitalpenetarako ikerketak egin ditu. 2018ko azarotik, museoko Ikerkuntza eta Hezkuntza Saila zuzentzen du. 2019an museoa berriz ireki zela eta, hezkuntza arloa jarri du abian, kultur eta hezkuntza programazioa diseinatuz.


Kolaboratzaileak

Kolaboratzaileak